reacción en cadena

1. Kim.

Emaitzak edo emaitzetako bat produktu ere badiren erreakzio kimiko edo nuklear mota. Fisio nuklearrean, nukleoak neutroia xurgatzen du eta zatitu egiten da, horrekin batera zenbait neutroi askatuz. Neutroi horiek beste nukleo batzuen zatiketa eragin dezakete, prozesua berriz gertaraziz. Kate-erreakzioak bere burua iraunaraz dezan, fisioan askatzen diren neutroiek fisionagarri ez diren materialek xurgatzen dituztenak eta sistematik alde egiten dutenak baino gehiago izan behar dute. Fisioa gertarazteko behar den neutroi-kopurua eta askatzen direnetatik fisioa gertarazteko prest gelditzen direnen kopurua bera bada, kate-erreakzioa egonkorra edo kritikoa da. Handiagoa bada, erreakzioa superkritikoa da eta txikiagoa bada, berriz, subkritikoa.